CHIAPASEKO EMAKUME TESTUINGURUA


CHIAPASEKO EMAKUME INDIGENEN ETA MESTIZOEN TESTUINGURUA

  • Arraza, generoa, adina eta gizarte-klasea oinarri dituen diskriminazioak bultzatu egiten du emakume indigenak eta mestizo askok pobrezia larriko edo pobreziako egoeran bizitzea, elikadura-segurtasunik, lehen mailako osasun-arretarik, hezkuntzarik, lanik eta Mexikoko erdi-mailako klaseak normalean izaten ohi dituen beste zerbitzu eta aukerarik gabe.
  • Gure erakundeko landa guneetan eta gune indigenetan haurdunaldiak saiheste aldera urtero ateratzen diren kanpainek ez dute eragin positiborik herritar indigenen artean, izan ere, gaztelaniaz egiten dira eta erabiltzen dituzten hedapen-materialak hizkuntza indigenetan eta gaztelaniaz daudenez, gehienetan ulertezinak dira, bereziki emakumeentzat.
  • Lan-esparruan, emakume indigenen % 18,2k nekazaritza-sektorean lan egiten du. Beste jardueren inguruko heziketa eta trebakuntza faltak aukerak mugatzen ditu.
  • Emakumearen aurkako indarkeria Chiapasen oraindik ere bideratzeke dagoen gai garrantzitsua da, eta murriztu beharrean areagotu egin da, emakume gehienek ia haurtzarotik pairatzen baitute.
          Orain Chiapasen gertatzen den Feminizidioaz hitz egiten has gaitezke. 2006ko ENDIREHren arabera:
  • 15 urte baino gehiagoko 234 000 emakumek indarkeriarekin loturiko gertakariren bat pairatu dute komunitatearen esparruan. Horietatik % 24,8k abusu sexualak jaso ditu eta % 95,2k larderia-ekintzak pairatu ditu, haren osotasun fisiko eta sexuala arriskuan jarrita.
  • Lantegiak emakumeekiko indarkeriaren eremu dira: Chiapasen, lan egiten duten 45 mila emakumek bizi izan dute indarkeriarekin loturiko gertakariren bat; 100etik 73k diskriminazioren bat pairatu dute esparru horretan eta 100etik 49k lan-jazarpena jaso dute.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina