MARI
Sentimendu ezberdinak ditut, tailerretan indarra eskuratzen ibili nintzela sentitzen dut. Gure eskubideak urratu eta diskriminatzea ongi ez dagoela ohartu nintzen.
Horrek ikasten jarraitzeko indarra
eman zidan, gauza berriak ikasteko gogoa sartu zitzaidan, tailerretan parte
hartuz esaterako, bertan tristura eta mina alde batera utzi ahal nuelako. Ni
oso goibel eta minduta iritsi nintzen etxe honetara.
Geroz eta gogo handiagoa daukat
aurrera jarraitzeko, komunitateetako emakumeek nire egoera eta arazo berdinekin
-istorioak errepikatzen baitira- iristen jarraitzen dutela ikusten baitut, eta
gaitasuna dutela esateko gogoa daukat. Nik horixe esan dezaket, nire alabarekin
bizi naizelako, bakarrik, eta gizonezkoa alboan edukitzea beharrezkoa ez
delako, jipoitu eta diskriminatzen bagaitu. Guk geure seme-alabak aurrera atera
ahal ditugu.
Gaur egun pertsona berri baten
moduan ikusten dut nire burua, ez dut beldurrik eta mintzatzeko gai naiz, ez
baitut nire eskubideak zapaltzerik baimentzen, hauxe da beste emakumeei
irakatsi nahiko niekena. Anima daitezela!
Emakumeren bat beldurtuta eta nahastuta
badator (horrela gertatzen baitzaigu; arazoak ditugunean geure bihotz eta
pentsamendutik gauza asko pasatzen zaizkigula),
bide zuzena aukeratu behar du. Nik emakumeek bide zuzen horiek bilatzera
gonbidatu nahiko nituzke...
ANA
Batzuetan
zaila bilakatzen da, konpromisoak askatasuna kentzen baitu, horregatik
beldurtzen du. Zoritxarrez, gizakiok konpromisoak hartzea ezinbestekoa dugu.
Nire
ikuspuntua hauxe da: buztin tailerrean egiten ditudan gauzekin dena adierazten
dut, momentuan bertan sentitzen dudanarekin pieza sortzen hasten naiz.
Sentitzen dudana adierazteko modu erreala da, askotan gauza asko sentitzen
baititugu baina barnean gordetzen ditugu.
Neure
burua indartsu sentitzen dut, nahi dudana egiteko gai naizela sentitzen dut...
Ez naiz bakarrik sentitzen. Etxe honetara etortzen naizenean, arazoak eta
pentsamenduak alde batera uzten ditudala sentitzen dut, lasai sentiarazten
didan tokia da. Elkarri arazoak kontatzeko esparrua da, egunez egun gertatzen
zaizkigun gauzak konpartitzekoa.
Emakumeei
hamaika gauza adieraztea gustatuko litzaidake, garrantzitsuena asko balio duten
pertsonak direla sinetsaraztea. Orokorrean, emakume gehienek behar dutena
horixe da. Ikusi ahal izan dudanez, etxe honetara etortzen garen emakumeok
gabezia nabaria dugu arlo horretan. Indarra, lasaitasuna, energia eta, batez
ere, maitasuna transmititu nahi dizkiet, horiexen beharra baitugu; nork bere
burua maitatzea ama edo emakume izanda. Haurrak erditutakoan beraiengan jartzen
dugu arreta eta batzuetan emakume izaten jarraitzen dugula ahazten dugu.
LUCY
Haurdun nengoela sartu nintzen etxean. Nire bigarren haurdunaldia zen, Lupitarena, eta laguntza eskatu nuen, Gazteleraz hitz egiten jakin gabe iritsi nintzen, Tzeltala besterik ez nekien. Eta nire haurdunaldian lagundu zidaten. Hori dela eta hemen geratu nintzen.
Haurdun nengoela sartu nintzen etxean. Nire bigarren haurdunaldia zen, Lupitarena, eta laguntza eskatu nuen, Gazteleraz hitz egiten jakin gabe iritsi nintzen, Tzeltala besterik ez nekien. Eta nire haurdunaldian lagundu zidaten. Hori dela eta hemen geratu nintzen.
Nire komunitatean familiak ez zidan lagundu nahi izan. Nik
neuk ardura hartu behar nuela esan zidaten. Nire bikotekideak ez zuen guk alaba
izaterik nahi, adopzioan eman nahi zuen. Orduan, ni zer egin hausnartzen hasi
nintzen... baina nik alaba eduki nahi nuen. Tailerretan parte hartzen hasi
nintzen; autoestimu tailerrean, emakumeon eskubideei buruzkoan... eta poliki
etxean sartu nintzen. Beldurra galtzea asko kostatu zitzaidan: beste emakumeen
atzean ezkutatzen nintzen, lotsa sentitzen nuen, ezin nuen parte hartu... Baina
indarra hartzen hasi nintzen.
Etxean 9 urte daramatzat. Buztin tailerrean laguntzaile hasi
nintzen, eta geroz eta gauza gehiago ikasi nituen. Azkenean, emakumeen buztin
tailerreko koordinatzaile izatea proposatu zidaten.
Borrokatu behar da, ez da hainbestetan atzera begiratu
behar, ametsak lortu behar dira. Batzuetan, gaixotzen garenean, aurrera egiteko
gogoa izan behar dugu, lan egin eta kalera atera, etxean gelditu gabe, bestela
zeinek eskainiko dizu lana? Lana bilatu egin behar da eta seme-alabak aurrera
atera. Nire buruari eskerrak ematen dizkiot, alaba aurrera atera nuelako eta
berarekin zoriontsu naizelako.
Emakumeek bakardadea sentitzen badute, laguntza eskatu behar
dute. Nik lortu badut, beste emakumeek ere lor dezakete. Pozik nago etxe
honetara etorri izanagatik. Orain beste seme bat izanen dut. Lehen ez nuen
haurdunaldiekin gozatzen, orain, ordea, asko disfrutatzen ari naiz eta ez dut
ezkutatzen. Seme-alabek eta bikotekide berriak laguntza ematen didate.
LUISA
Jendeak kritikatzen nau soilik bi seme
ditudalako, eta horrek amorrua ematen dit. Jende askok uste dut emakume ezkondu
batek seme-alaba asko izan behar dituela. Lehen, hori pentsatze hutsarekin
nahigabetzen nintzen, lan egiteko gogoa galtzen nuen eta gaizki sentitzen
nintzen.
Tailerretan lankide izan nituen emakumeak San
Cristobalera joan ziren ikastera, trebatzera. Nik horixe nahi nuen, hazteko
beharra ikusten bainuen. Geroago, Josuék, nire lagunak, ulertu egin zuen zer
behar nuen.
Ni naiz erabakiak hartzen dituena. Horrela,
lan egiteko indartsu sentitu nintzen.
Etxera iritsi nintzenetik, bertan lan egitea
zein garrantzitsua eta beharrezkoa zen konturatu nintzen. Konfiantza hartu nuen
eta orain ongi sentitzen naiz. Jendearen konfiantza izatea ezinbestekoa da, eta
nik lankideen konfiantza sentitu eta gero, indarra eskuratu nuen.
MARIA
Kamioira ezer eduki gabe igo nintzela
gogoratzen dut, dirurik gabe, arroparik gabe... Irakasle batekin elkartu
nintzen, eta berak lehen hezkuntzako maistra batengana bidali ninduen.
Sentitu nuen aldaketarik garrantzitsuena nire
burua baloratzea izan zen. Baziren gauza asko nik baloratzen ez nituenak:
aurrera ateratzeko gai den pertsona izatea, bizitzen jarraitzeko behar den
indarra izatea... Ama senargabe izateak begiak irekiarazi zizkidan. Eta orain
argi eta garbi esan dezaket harro sentitzen naizela semea aurrera atera
izanagatik. Emakume guztiei horixe esanen nieke, ikaskuntza prozesu honetan garapen
pertsonala sentitu dudala.
Oinarri garrantzitsuena helburuak izatea da,
gogoan helburu horiek argi izatea, alegia. Zer da nahi dudana? Zer da nahi
duzuna? Bizitzan helburua eratzea oinarria da, emakume gisa edo ama gisa zer
nahi duzun. Hori guztia argi izanda, ondorengo gauzak poliki agertzen dira.
Boterea zure esku dago, zure gogoan:
gurasoekin edo gurasorik gabe aurrera atera ditzaket nire seme-alabak. Egin
beharreko lehenengo gauza zehaztu eta eratzen hasi behar da. Prozesua osatu
behar da.
Maria haurdun sartu zen etxean 1999an, orain
erditze lanetan ibiltzen da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina