2014(e)ko otsailaren 13(a), osteguna

Kide agurgarriak:

Ekologistak Martxan Iruñea GKEk idazten dizue 2014an inauguratuko dugun erakusketaren berri emateko.


Erakusketa horren bidez, emakumeen eta beren kolektiboen egunerokoa, lana, ahaleginak, ahalmena, itxaropena eta, batez ere, ilusioa erakutsi nahi dizkizuegu, inguruan duten errealitateari aurre egiteko egunez egun beren baitan ernetzen diren gogo-aldartea eta sentimenduak islatuta.


Horiez gain, duela urte batzuetatik Chiapaseko (Mexiko) komunitate indigena zapatistekin zein emakumeen kolektiboekin beren ahalduntzea eta autonomia proiektuak laguntzeko egiten ari garen lan solidarioa ere erakutsiko dizuegu.
Gaur egun San Cristóbal de las Casaseko Yach’il Antzetic Etxe komunitarioaren proiektua laguntzen ari gara, bakarrik bizi diren amei, horietako asko tratu txarren eta bazterketaren biktima, babesa emanez.


“Emakume maiak-emakume berriak” izenburupean 12 informazio-panelez osatutako erakusketa aurkituko duzue. Horren bidez, nafar jendartea Mexikoko estatu horretako emakumeen egoeraz sentsibilizatu nahi dugu. Erakusketa hori aurrera eraman ahal izan dugu hainbat udalek (Iruñea, Lizarra, Uharte, Tutera, Noain eta Irurtzun, besteak beste) emandako diru-laguntzei esker.


Otsailaren 28an, Iruñeko Gazteriaren Etxean (Zangoza kalea, 30), l9:30ean hasita, erakusketaren inaugurazio-ekitaldia izango da. Gonbidatuta zaudete.
 

Etorriko zaretelakoan, jaso gure agur solidarioa